AURKEZPENA
COUNTER STRIKE 2 txapelketa profesionala
YUME eta SAW taldeen arteko aurrez aurreko final handia.
Aurrez aurreko txapelketa azaroak 29an egingo da.
Twitcheko gure kanalean jarraitu ahal izango duzu!
ORDUTEGIA
Ostirala, azaroak 29
TALDEAK
Kazu’s Store Bois
N00rg
SARIAK
OINARRIAK
Jokoaren bertsioa: Counter Strike:Global Offensive
IZEN-EMATEAK
-
Zazpi jokalarik eman dezakete izena taldeko: bost jokalari nagusi eta bi ordezko. Bost jokalari nagusien artetik esleitu behar da kapitaina, zeina izango baita bozeramaile eta erakundearekiko harremanen arduradun.
-
Lehiaketa hasita baldin badago, EZINGO DA TALDEKO JOKALARIRIK ORDEZKATU. Talderen batek jokalariren bat galtzen badu, ordezko jokalariekin jarraitu behar du jokatzen. Uneren batean taldea ordezkorik gabe geratzen bada eta ezin badu partida bat jokatu, behar adina jokalari ez duelako, lehiaketatik kanpo geratuko da.
- Jokalari denek eduki behar dituzte datu guztiak webgunean erregistratuta izena emateko epea amaitzerako (izen-deiturak, NANa, SteamIDa eta abar). Jokalariren batek ez baldin badauzka erregistratuta datu guztiak epea amaitzerako, lehiaketatik kanpo geratuko da haren taldea, eta haren ordez erreserbako lehen taldea sartuko da.
ARAU OROKORRAK ETA LEHIAKETAREN FORMATUA
- Bracket sinplean jokatuko da lehiaketa.
- Lehiaketa osoa BO1 jokatuko da, finala eta finalaurrekoa salbu, zeinak BO3 jokatuko baitira.
- Lehiaketa-modua 5 vs 5 izango da
- Kapitain guztiek izango dituzte erabilgarri parte-hartzaileen SteamIDak Gameguneren webgunean, izena eman duten taldeen zerrendatik sartuta. Talde bakoitzeko kapitainari dagokio talde aurkariarekin harremanetan jartzea. Ezin bada harremanetan jarri, partida hasi baino lehen jakinarazi behar zaie antolatzaileei, garaiz, dagokion taldearengana edo jokalariarengana jo dezaten.
- Jokalari guztiek egon behar dute discord-zerbitzariaren bidez berehala aurkitzeko moduan: https://discord.gg/4BQNkma
- Bracket-fasea:
- Joko bateko onenaren kanporaketa bikoitza da lehiaketaren formatua (irabazleak/galtzaileak), finalean izan ezik, non bost partidaren onenera jokatuko baita (Bo5), kontuan hartuz galtzaileetatik iristen den taldeak galtze bat baduela jada. Beraz, irabazleetatik iristen den taldeak bi partida irabazi behar ditu txapelketa irabazteko; galtzaileetatik iristen denak, berriz, hiru partida.
- Taldeko 30 txanda jokatuko dira (15 Terrorista gisa, eta 15 Antiterrorista modura). Talde batek 16 txanda irabazten baditu, hortxe amaituko da jokoa.
- Berdinketarik izaten bada, aparteko sei txanda jokatuko dira, irabazle zein den erabaki arte (hiru Terrorista gisa, eta hiru Antiterrorista modura).
- Jokalari guztiek gorde behar dute partida edo demoa, antolatzaileek hura aztertzea erabakita ere.
- Denbora, txandako: minutu bat eta 45 segundo
- Diru-kopurua txanda-hasieran: 800
- Aparteko diru-kopurua txandari berriro ekitean: 10000
- Mapa ofizialak:
- Cache
- Nuke
- Train
- Mirage
- Overpass
- Inferno
- Dust2
- Mapa Betoa deritzon metodoa erabiliko da jokatu behar diren mapak hautatzeko.
- Talde-fasean ondoena sailkatuta dagoen taldea hasiko da mapei betoa jartzen. Taldeek puntu berak baldin badituzte, sailkapen-taulako ordena hartuko da aintzat. Bracket-fasean, bracketaren goiko aldean sailkatua suertatzen den taldea hasiko da mapa hautatzen.
- Zerbitzariak:
- Ondoena sailkatuta dagoen taldeak edo sailkapen-ordenan goiena dagoenak ipiniko du partida jokatzeko zerbitzaria.
JOKO-ARAUAK/JOKOAREN ETENA
Jokalari guztiak zerbitzariaren barruan daudela —partida hasi baino bost minutu lehenago, beranduenera ere—, arazoak aurkez diezazkiokete zerbitzariari, eta partida hasi baino lehen konpontzen saiatu, betiere arazoa jokalariren baten konexioak eragina ez bada. Bost minutu horiek igarota, arazoei buruzko informazioa ez da baliagarria izango, eta ez da eskubiderik egongo haien berri emateko.
Txapelketarako izena emateko erabili zuen nicka/ezizena erabili behar du jokalari bakoitzak, eta haren steamIDak ere bat etorri behar du orduan emandakoarekin.
Deskonexioak
- Jokalariren bat lehenbiziko heriotza baino lehen deskonektatzen bada eta partida lehen txandan baldin badago, berrabiarazi egin behar da partida.
- Jokalariren bat lehen heriotzaren ondoren deskonektatzen bada, txanda amaitzean ez bada itzuli, partida geldiarazi egin behar da.
- Eroritako jokalariak ez badu lortzen berriro konektatzea bost minutu igaro ondoren, taldeko ordezkoren bat jar daiteke haren ordez.
- Partidaren etenalditik 10 minutu igarota ez jokalari eroriak ez ordezko batek berak ere ezin badute jokatu, amaitutzat emango da partida, eta talde aurkaria joko da irabazletzat.
Etenaldiak
Normal jokatzea eragozten duen arazorik bada, eten egin daiteke partida, betiere etenaldia aldez aurretik iragarrita eta haren arrazoien berri emanda. Gehienez ere zortzi minutu iraun behar dute etenaldiek.
Talde bakoitzak gehienez ere hiru etenaldi taktiko izango ditu mapako; etenaldien iraupen maximoa, berriz, bost minutu izango da. Overtime kasuan, etenaldi bat egingo da, hiru minutukoa.
Overtime
- Hogeita hamar txandak jokatu ondoren berdinketa baldin badago, sei txandako luzapen bat jokatuko da (dirua, gehienez: 16.000 $).
- Aurreko txanda amaitu duten alderdi beretan jokatu behar dute taldeek.
JOKOAREN KONFIGURAZIO OROKORRA
Ganibet- edo muyo-faserako arma baimenduak
- Ganibetak
- Decoy-a
Komando baimenduak
Jokoekin datozen plazaratze/joko komando guztiak baimentzen dira, hauek izan ezik:
- mat_hdr_enabled
- +mat_hdr_enabled 0/1
- -mat_hdr_level 0/1/2
- cl_showpos 1
- cl_showfps 1
- net_graph 0/1
Abisu bateko zigorra, gutxienez, jasoko du antolatzaileren batek baimendu gabeko jaurtiketa-eremuren batean aurkitzen den komando orok.
Bideo-konfigurazio baimenduak
- Brightness - Edozein
- Digital Vibrance - Edozein
- Contrast - Edozein
- Image Sharpening - Bat ere ez
- Gamma - Edozein
- 3D doikuntzak - Edozein
- Joko-eskala - Edozein
- HZ USB - Edozein
- 16 bitekoa ez den Depth kolorea
Abisu bateko zigorra, gutxienez, jasoko du muga horien barruan ez dagoen jokalari orok.
Txartel grafikoaren konfigurazioaren beste edozein parametro, berriz, alda daiteke, betiere abantailarik ez badakar hori egiteak.
Aukera onartuak
- Erakuslea doitu (Adjust_crosshair)
- Ezkerrak (Left Hand) Lehenespenez, skinak erabili behar dira.
Abisu bateko zigorra, gutxienez, jasoko da mapako edo jokoko akatsen bat erabiltzen bada (bug-ak edo cheat-ak), edo galdu egingo da partida, aurkariaren mesederako, antolatzaileek horretaz eztabaidatu ondoren.
Factor gamma
Grafikoaren kontrolagailuan alda daiteke gamma faktorea.
Bezeroaren balio baimenduak:
- net_graph 0
- cl_showpos 0
- cl_showfps 0 Alda ezin daitezkeen balio lehenetsiak:
- cl_winddir
- cl_windspeed
- cl_removedecals
- cl_fastdetailsprites
- cl_interp
JARDUNBIDE BIDEGABE ZIGORGARRIAK
- Ahots bidezko edozein komunikazio-programa instalatu eta erabil dezakete jokalariek: ventrilo, team speak, mumble...
- Antolatzaileek ez dute beren gain hartzen ez haren instalazioaren ez haren konfigurazioaren erantzukizuna.
- Onartzen da taldekide baten gainean joatea (boosting-a), testurak, murruak, sabaiak edo zoruak garden edo iragazkor bihurtzen diren lekuetan izan ezik.
- Ondo ikusten den lekuren batean jarri behar da C4-a.
- Boost-a erabil daiteke hura jartzeko.
- Joko-akastzat jotzen da C4-a isilik jartzea. Zigorra: abisu bat, gutxienez.
- Mapa osoan jaurti daitezke granadak eraikinen gainetik; inoiz ez, ordea, haien azpitik.
- Ezer gertatzen baldin bada bengala itsugarrien bug-en batekin, partida berrikusi eta zigorra ezarriko zaio arau-urratzaileari.
- Abisu bateko zigorra, gutxienez, jasoko du bengala itsugarrien bug-ak erabiltzen dituenak, nolanahikoa dela ere erabilera.
- Nahita erabili bada, gutxienez txanda galduko du taldeak deskalifikaziora arte.
- Kode irekiko GUI pertsonalizatuak erabil daitezke. Baliteke GUI horiek berrikustea antolatzaileek.
- Ezin da erabili jokokoa ez den eredu edo skin pertsonalizaturik.
- Ezin da erabili mapa-testura pertsonalizaturik.
- Ezin da erabili cheat-programarik.
- Ezin da erabili mapa-bugik.
- Deskalifikatu egingo da Sky Boxak erabiltzen dituen taldea.
- Ezin da egin fireboostingik.
- Ezin da egin ez mapswinmmingik ez floatingik.
- Ezin da erabili pixelwalkingik.
- Ezin da erabili 16 biteko grafikorik.
- Ezin dira erabili script batzuk (Jumpthrow, recoil, AWP, Center or turn view, lag...)
- Ez da onartzen kiroltasunik gabeko inolako jokabiderik.
- Jardunbide bidegaberik edo aipatutako scriptik baliatu den aztertu ahal izango dute antolatzaileek.
PROTESTAK, KEXAK ETA ERREKLAMAZIOAK
- Posta elektronikoaren edo admin@gamegune.org-en bidez bakarrik egin daitezke arauak bete ez dituen partida edo jokalari baten gaineko erreklamazioak, tranpa-salaketak, protestak eta abar. Ez dute balio beste bide batzuetatik jasotzen direnek.
- Baliozko frogak bidali behar dira, erreklamazioarekin edo protestarekin bat datozenak, antolatzaileek ikerketari ekin diezaioten (txata oker erabili izanaren pantaila-argazkiak; partidaren demoa, baldin eta cheat-salaketarik egin bada, etab.).
- Arduraz erabili behar da baliabide hori; bestalde, taldeko kapitainak bakarrik aurkez ditzake erreklamazioak. Ez dira kontuan hartuko beste jokalari batzuek aurkezten dituzten protestak. Abantaila lortzeko bakarrik erabiltzen bada baliabide hori, neurriak har ditzakete antolatzaileek salaketa aurkeztu duen taldearen aurka.
Información adicional
Estas son las bases genéricas del torneo; no obstante, la organización podrá realizar cambios en este reglamento para garantizar su buen funcionamiento y que este sea además lo más deportivo posible.
Ante cualquier duda, contactar con: admin@gamegune.org